Partehartzea eta Auzolana Udala orokorrak

Pasa den uztailaren 8ko uholdeek Nafarroako hainbat herritan sortutako hondamendia ikusirik, Leitzako Udalak bere elkartasuna adierazi nahi izan du.

Nafarroako erdialdeko uholde larrien aurrean, berreraikuntza lanetarako Leitzako Udalak 2000€-ko diru-laguntza bideratzea onartu zuen uztailaren 30eko Batzarrean.

Gainera, herri hauek ekonomikoki laguntzera dei egiten die herritarrei. 

Zuk ere elkartasun ekonomikoa adierazi nahi baduzu, egin zure ekarpena irudian jasota dauden kontu zenbakietan.