Berdintasuna eta Gizarte Politikak 2018-05-22

Jubiloteka zerbitzua jarriko da martxan Leitzan. Izen ematea ireki da dagoeneko.

Dagoeneko izen ematea ireki da Jubilotekan. Gizarte Zerbitzuen bidez eta Fundación Caja Navarrak diruz lagundutako ekimen berria da hau. Helburu nagusia da adinekoen bizi aktiboa bultzatzea eta ongizatea handitzea. Horiek horrela, jubilotekako txokoan burutuko diren ekintzak osasuna lantzera bideratuta egonen dira: luzaketak, koordinazio eta oreka ariketak, komunikazioa eta memoria lantzekoak... Ekainean hasi eta uztailera arte iraungo du lehen txokoak, baina asmoa da opor ondoren urte amaierara arte luzatzea. 3 orduko saioak izanen dira, ostegunetan, 10:00etatik 13:00etara, Udaletxean. Izena emateko Gizarte Zerbitzuetara deitu behar da 948510840.





Kultura eta Kirola 2018-05-02

Aste honetan hasiko da Leitzako Kultur Aroa

Ez da ezer faltako. Ekimen anitzez osatu da aurtengo programa . Leitzako Kultur Aroa prest dago. Urtero bezala hitzaldi, kantaldi, erakusketa edota kontzertuz betea dator Kultur Aroa. Maiatzaren 4an, ostirala, emanen zaio hasiera eta garragarilaren 17ra arte luzatuko da.


Denera 32 orrialde