Ongi etorri Leitzako Udalaren webgunera.
Leitzako herriari buruzko informazioa, argibideak, albisteak, jakingarriak eta bestelako edukiak aurkituko dituzu webgune honetan. Bertako biztanleentzat erabilgarri izanen den ataria eskaini nahi izan dugu, Udalaren zerbitzuen berri emanez edo hainbat kudeaketa egiteko egoitza elektronikoa eskuragarri jarriz, besteak beste.

Gardentasuna eta hurbiltasuna helburu, herritarrengandik hurbil egoteko asmoari helduz, hainbat baliabide egokitu ditu Leitzako Udalak, eta horietako bat duzu, hain zuzen ere, webgune hau.
Horretaz gain, bertakoentzat nahiz bisitatzen gaituen ororentzat herria eta herriko bizitza ezagutzeko baliabideak eta argibideak ere jaso ditugu: herriari buruzko hainbat jakingarri, mapak, argazkiak, ibilbideak, argitalpenak, datuak, albisteak, agenda…

Leitza herri bizia, aberatsa, euskalduna, anitza, naturzalea, historia aberatsekoa eta abegitsua da, eta horren isla izan nahi du atari honek.
Zuretzat ere, bertako nahiz bisitari, interesgarri eta erabilgarri izanen delakoan, adeitasunez,

Dabid Anaut Peña

Leitzako alkatea

Menua