Hemen duzu 2019ko Leitzako Pesten programa!
Leitzako Pestetan zer egin eta ikusi egonen denez, argitalpenen atalean duzu aurtengo Plazaola Aldizkaria.
Gozatu eta gogoratu: Pestetan ere errespetuzko harremanak gustatzen zaizkigu!
Leitzako Pestetan zer egin eta ikusi egonen denez, argitalpenen atalean duzu aurtengo Plazaola Aldizkaria.
Gozatu eta gogoratu: Pestetan ere errespetuzko harremanak gustatzen zaizkigu!
Pasa den uztailaren 8ko uholdeek Nafarroako hainbat herritan sortutako hondamendia ikusirik, Leitzako Udalak bere elkartasuna adierazi nahi izan du.
Eguraldi egonkorrarekin batera, azpiegiturak hobetzeko hainbat lan burutuko dira gure herriko gune ezberdinetan eta herritarron laguntzaz, lan hauek azkar eta egoki beteko direlakoan gaude
Udalak, 6 hilabeterako balioanitzeko bi langile kontratatzeko prozedura ireki du. Eskaerak udal bulegoetan aurkeztu beharko dira apirilaren 23ko 12:00ak baino lehen. Kontratatuko diren bi pertsonek lanaldi osoan jardugo dute 6 hilabetez. Kontratuaren hasiera maiatzaren 15ean izatea aurreikusita dago. Betebehar nagusiak mantentze eta garbiketa lanekin lotuta daude. Prozesuaren emaitzak Leitzako Udalaren egoitza elektronikoaren iragarki oholean jarriko dira.
Udaletxean jaso diren iritzien arabera, azken asteotan nabarmen igo da gune publikoetan txakurren kaka. Horregatik, herritarrei gogorarazi nahi die, txakur jabeen betebeharra dela txakurren kaka biltzea.