Partehartzea eta Auzolana Udala orokorrak

Azken hilabete hauetan leitza.eus web orrialdea berritzeko lanetan gabiltzanez, Udalaren asteroko albiste eta jakinarazpenak jarraitzeko gure sare sozialetara jo dezakezu.  

Badira urte batzuek leitza.eus web gunea zabaldu zela.

Bertan, momentuan edozein herritar zein bisitarirentzat informazio esanguratsuena izan zitekeena biltzeko ahalegin handia egin zen, nolabait Udala eta herria bera, interesa lukeen edonorengana, interneteko mundu zabal horretan gerturatu nahian. Gainera, Udalak bere oinarrietan duen gardentasunean pausoak ematen jarraitzeko, ezinbesteko tresnatzat jotzen dugu.

Hala ere, jakina da gaur egun informazio eta komunikazio teknologien (ikt deiturikoen) erabilpenean, aldaketa ugari eta oso azkar ematen direla. Horren adibide da, gaur egun Leitzako Udalak berak, Facebook, Twitter eta Instagramen argitaratzen dituela, besteak beste, unean uneko jakinarazpenak, herriko eragileek deituriko hitzordu eta deialdiak hedatzeko bozgorailu lana ere egiten dutela ahaztu gabe. 

Horiek horrela, Leitzako Udalaren web orrialdea berrantolatu, nolabait informazioa osatu eta erabilterrazago bilakatzeko helburuari heldu genion iragan irailean.

Onartu beharra dago aldaketa hauek laguntza teknikoa ezinbesteko egiteaz gain, boluntario askoren denbora eta esfortzua ere eskatzen ari direla. Horregatik, web orria berritzen jarraitzen dugun bitartean, "albisteen atala" eguneratu gabe dagoela begi bistakoa da edota jakin badakigu, web orrian txertaturik egotea espero litezkeen hainbat gauza (ihauterietako egitaraua, esaterako) ezin topatuz ibiliko zela baten bat.

Ondorioz, barkatu eragozpenak eta web orrian lanean ari garen bitartean, mesedez, jo gure sare sozialetara azken albisteen berri izan nahi baduzue. 

Ez dago esan beharrik web orria berriro martxan eta egunean jartzen dugunean jakinaraziko dugula.

Eskerrik asko zuen pazientziagatik.