Udalak, 6 hilabeterako balioanitzeko bi langile kontratatzeko prozedura ireki du. Eskaerak udal bulegoetan aurkeztu beharko dira apirilaren 23ko 12:00ak baino lehen. Kontratatuko diren bi pertsonek lanaldi osoan jardugo dute 6 hilabetez. Kontratuaren hasiera maiatzaren 15ean izatea aurreikusita dago. Betebehar nagusiak mantentze eta garbiketa lanekin lotuta daude. Prozesuaren emaitzak Leitzako Udalaren egoitza elektronikoaren iragarki oholean jarriko dira.
BETE BEHARREKOAK:
- Formakuntza akademikoa:
- Eskola ziurtagiria (LOGSE aurrekoa) edo baliokidea
- Euskararen ezagutza (proba baztertzailea eginen da)
- Nafarroako Enplegu Zerbitzuan izena emana edukitzea eta langabezian egotea
- Gidatzeko baimena
KONTUTAN IZANEN DA:
- Lanpostuarekin erlazionaturiko formazioa akademikoa eta osagarria
- Administrazioan, horrelako lanpostuan edo erlazionaturiko lanpostuetan lan esperientzia izatea.
- Urtebete lehenagotik langabezian egotea.
ESKAINTZEN DA
- 6 hilabeteko behin behineko hiru lan-kontratu lanaldi osoan
- Ordainsaria administrazioko E mailarena
- Lan ordutegia : goiz eta arratsaldez
AUKERAKETA PROZESUA
AGIRI GUZTIAK LEITZAKO UDALEAN AURKEZTU BEHAR DIRA , APIRILAREN 23KO 12:00
BAINO LEHEN.
PROBAK:
- ESPERIENTZIA, FORMAKUNTZA, LUZAROKO LANGABEZIA
Postuarekin erlazionaturiko formazioa eta esperientzia neurtuko dira eta urtebete lehenagotik langabezian egotea (15 puntu)
- EUSKARA PROBA: (baztertzailea). Apirilaren 29an, goizeko 9etan Leitzako udaletxean.
- PROBA TEORIKOA: (35 puntu). Maiatzaren 3an goizeko 9etan Leitzako udaletxea.
- PROBA PRAKTIKOA: (50 puntu). Maiatzaren 7an goizeko 9etanan Leitzako Udaleko nabean (Landa industrialdean)