Udala orokorrak

Lehen frogen data, apirilak 14, osteguna, 9:00etan da. Azterketak Udaletxean eginen dira.

Udalak kirol zerbitzuak kudeatzeko gerente bat hautatzeko prozesua martxan jarri zuen. Izen emateko aukera irekita egon da martxoaren 21etik apirilaren 8ra arte. 25 hautagai aurkeztu dira eta lehen froga baztertzaileak datorren apirilaren 14an eginen dira. Hautapen prozesuko lehen froga, baztertzaileak izanen dira eta hautagaiak euskara froga zein test tekniko bat gainditu beharko dute hurrengo frogara pasatu ahal izateko.

9:00 Test teknikoa

10:30 Euskara froga. Idatzizkoa

13:00 Euskara froga. Ahozkoa